lunes, 26 de octubre de 2009

Cantabrian asteburua

Aurreko asteburuan Amaia (nire bikotea) eta biok Pedreñara eskapada txiki bat egin genuen.


Ostiralean joateko bidaia aprobetxatuz Cabarceno natur parkea bisitatzea erabaki genuen, asko harritu ninduen paisaia aldetik egin duten lana, gizakiak landutako eremua den arren ahalik eta itxura naturalena edukitzeko pentsatua dago.

Tigreen gunea

Hartzen gunea

Elefanteen gunea

batzuetan aukera faltak behartuta honelako paisaia bereziak topa ditzakegu


Posada de pedreña izeneko ostatu batean hartu genuen logela bat eta zorte handia eduki genuen, oso leku polita zen eta lehiotik Santander osoa ikusten genuen

Gauez...

eta egunez ere.


Bigarren egunean Santander bisitatzera ekin genion, niretzako guztiz berria zen eta oso modu positiboan harritu ninduen
ederra malda eh?

Udaletxea

Ez dakin zein eliza den baina bat batean kalearen amaieran agertu zen eta efektua benetan interesgarria iruditu zitzaidan.


Oso hiri atsegina da Santander eta guretik hain gertu egonik benetan gomendagarria da

jueves, 8 de octubre de 2009

Andy Gilmore


Ni ez naiz inoiz artean bereziki interesa eduki duen pertsona izan eta horregatik ez dut orain arte artista gogokoenik eduki. Halaere ihaz Amaiak (nire bikoteak) Andy Gilmore ezagutuarazi zidan eta bere obrak liluraturik utzi ninduen.


Alde batetik oso obra geometrikoak dira eta bestalde kolorearen erabilerak benetan arritzen nau,


Baditu ere kolorerik gabeko lanak eta batzuek sortutako efektuak benetan bereziak dira


Hau ikusi ondoren kuriositatea sartu bazaizue bilatu Andy Gilmore interneten eta disfrutatu bere diseinuekin.

Urrengorarte!

miércoles, 7 de octubre de 2009

Lehenengo sarrera

Kaixo!

Kurtso hau berrikuntza ugarirekin hasi da, Blog hau ikustea besterik ez duzue.

Printzipioz, urte honetan zehar egingo ditudan proiektuak erakusteko da, baina borondate-indar nahikoa badut maizago posteatzea gustatuko litzaidake. Interesgarriak gerta litezkeen gaien inguruan idaztea pentsatzen dut: Arkitektura, kurtsoaren nondik norakoak, bitxitasunak...

P.D. Azpiko arraiei jaten eman nahi badiezue klik egitea besterik ez duzue