lunes, 26 de octubre de 2009

Cantabrian asteburua

Aurreko asteburuan Amaia (nire bikotea) eta biok Pedreñara eskapada txiki bat egin genuen.


Ostiralean joateko bidaia aprobetxatuz Cabarceno natur parkea bisitatzea erabaki genuen, asko harritu ninduen paisaia aldetik egin duten lana, gizakiak landutako eremua den arren ahalik eta itxura naturalena edukitzeko pentsatua dago.

Tigreen gunea

Hartzen gunea

Elefanteen gunea

batzuetan aukera faltak behartuta honelako paisaia bereziak topa ditzakegu


Posada de pedreña izeneko ostatu batean hartu genuen logela bat eta zorte handia eduki genuen, oso leku polita zen eta lehiotik Santander osoa ikusten genuen

Gauez...

eta egunez ere.


Bigarren egunean Santander bisitatzera ekin genion, niretzako guztiz berria zen eta oso modu positiboan harritu ninduen
ederra malda eh?

Udaletxea

Ez dakin zein eliza den baina bat batean kalearen amaieran agertu zen eta efektua benetan interesgarria iruditu zitzaidan.


Oso hiri atsegina da Santander eta guretik hain gertu egonik benetan gomendagarria da

No hay comentarios:

Publicar un comentario