lunes, 23 de noviembre de 2009

Tekken 6

Bideojokoak nire zaletasun gustokoenetakoa dira, "biziatu" bat naizela esan liteke eta post honetan aurkezten dizuedana borroka generoko saga honenaren azkeneko entrega da:


Ezagutzen ez dutenentzat esan behar dut lehenengo jokoa, Tekken, 1994ean irten zela eta 3Dan egindako lehenengoetakoa izan zen (bere generoan). Lehen bi jokoek arrakasta nahiko eduki zuten harren hirugarrena izan zen jokoari behar zuen bultzada eman ziona. Hurrengoek jokoa hobetu besterik ez dute egin.

Tekken 1

Tekken 3

Tekken 6

Saga osoan zehar 82 pertsonaia ezberdin eduki ditu jokoaren historiaren bitartez elkarren artean erlazionaturik daudenak, azkeneko entregak 40 baino gehiago ditu entregarako berriak diren 6 daude.

Miguel, lehenengo borrokalari espainiarra.(Torero traje ta guzti)

Joko honen zati interesgarriena erabilerak duen intuitibotasuna da, oso joko azkarra eta komplejua, bakarrik zein lagunartean jokatzeko. Gauza txarren bat atera beharko balitzaio kontrolatzeak ordu mordoa eskatzen duela litzateke. Probatu eta kontatu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario