lunes, 23 de noviembre de 2009

Tekken 6

Bideojokoak nire zaletasun gustokoenetakoa dira, "biziatu" bat naizela esan liteke eta post honetan aurkezten dizuedana borroka generoko saga honenaren azkeneko entrega da:


Ezagutzen ez dutenentzat esan behar dut lehenengo jokoa, Tekken, 1994ean irten zela eta 3Dan egindako lehenengoetakoa izan zen (bere generoan). Lehen bi jokoek arrakasta nahiko eduki zuten harren hirugarrena izan zen jokoari behar zuen bultzada eman ziona. Hurrengoek jokoa hobetu besterik ez dute egin.

Tekken 1

Tekken 3

Tekken 6

Saga osoan zehar 82 pertsonaia ezberdin eduki ditu jokoaren historiaren bitartez elkarren artean erlazionaturik daudenak, azkeneko entregak 40 baino gehiago ditu entregarako berriak diren 6 daude.

Miguel, lehenengo borrokalari espainiarra.(Torero traje ta guzti)

Joko honen zati interesgarriena erabilerak duen intuitibotasuna da, oso joko azkarra eta komplejua, bakarrik zein lagunartean jokatzeko. Gauza txarren bat atera beharko balitzaio kontrolatzeak ordu mordoa eskatzen duela litzateke. Probatu eta kontatu!

Ibon Aranbarri Prozess-en

Ostirala 20 an Ibon Aranbarri eduki genuen prozesseko tailerrean


Urtegi ezberdinen inguruan Iberduero/iberdrolak egiten dituen estudio eta datu bilketen inguruko hitzaldi bat eman zigun.

Nahiz eta hitzaldiaren mamia interesgarria zen aurkezteko modua nahiko dentsoa izan zen eta gogorra egin zitzaidan.

Javi Pez Prozess-en

Javi Pez musikari, kompositore eta DJ-a eduki genuen ostirala 13an Prozess sorkuntza tailerrean.

Musikak egoera animiko ezberdinak adierazteko ahalmena erakutsi zigun zenbait adibideren bidez eta ondoren abesti baten hiru zatiak zeintzuk ziren esan zuen:

1- Doinua
2- Erritmoa
3- Armonia

Abesti baten sorkuntzaren pauso guztiak ikusteko aukera izan genuen, lehenengo konpasetatik azken konponketak egin zituzten arte.

Esperientzia polita suertatu zen honelako prozessu batean parte hartzea.

Tailerraren ondoren Javi Pez-ekin batera gonbidatu etorri zen Uriolekin hitz egiten aritu ginen eta oso pertsona jator eta interesgarria suertatu zitzaigun.

Dudarik gabe pena merezi zuen tailerrea joan izanak.

jueves, 12 de noviembre de 2009

Analisiaren azterketa

Ramon Barrena

Azpiegituren analisitik Sacem inguruko soinuaren influentzia planoa iruditu zaigu interesgarriena, eraikineko zatiak kentzea erabakitzeko orduan kriterio berri bat ezartzen baitu.

Ibaien azterketatik interesa erakarri diguna uholdeen gaia da, ez soilik eraikuntza legeen aldetik, baita alde praktikotik ere.

Ander Caballero

Ondare industriala aztertu du bere taldeak eta egin duten lan pila eta lan hori sistematizatzeko erabilitako sistema dira atentzioa deitu didaten gauzak.

Amaia Casado

3Da begiratzen ari nintzela konturatu naiz Sacem fabrika herriaren eraikinen alturarekin komparatuta beheko aldean dagoela, honela proiektuaren barruan altuerako eraikin bat proposatzea ez da lekuz kanpo gelditzen hiriaren barruan.
Maketak oso ondo adierazten du bailara izaera, planoetan eta 3Dan ez da horren argi gelditzen herriak inguruko mendiekiko duen altuera.

Manuel Iñiguez

Naiz eta haizeen grafika igeldon hartutakoa izan gehien ematen diren haize boladen ideia bat ematen digu.

Hiriaren garapenak interesa du bere izaera ondo adierazten duelako.

Eugenio Urdanbide



Gasometer city izan zen erakutsitako ereduetatik ikusgarrienetakoa eta interes handia duela pentsatzen dugu.

Planoen inguruan kritika bakarra sekzioei egin nahi nien ez baitute izendapena batere ondo jarria.

martes, 10 de noviembre de 2009