Mostrando entradas con la etiqueta klasekoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta klasekoa. Mostrar todas las entradas

martes, 9 de marzo de 2010

Karrera Amaierako Proiektua

Beno ba, aurtengo proiektuetako urtea amaitu da niretzat, eskerrak eman nahi ditut aurrera jarraitu aurretik. Eskerrikasko Javier Martin nire taldekideari proiektu interesgarri bat egiten laguntzeagatik, zenbait goiz alaitzeagatik eta animatzeagatik, eta eskerrikasko Amaia Mateos nere neskari nirekin egoteagatik eta alpergura sartzen zaidanean espabilatzeagatik.




Hemendik aurrera Karrea Amaierako Proiektuan lanean hasi behar dut eta ahal den goizen argazkikoen modura nire proiektua zintzilikatua ikusi nahi dut.

Blog honetan sarrerak egiten jarraituko dut orain arteko moduan, arkitektura, nire lana edo gustoko ditutan gauzei buruz hitz egiten. Ez dakit blog hau inork irakurtzen duen baina ala bada kontaktuan jarraituko dugu. Agian Proiektuak 4 en ez nagoenez helbide elektronikoa aldatuko dut batek daki. Hurrengo arte

jueves, 4 de febrero de 2010

jueves, 14 de enero de 2010

jueves, 3 de diciembre de 2009

Blanca Calvo eta Ion Munduate Prozess-en

Aste honetan Ion Munduate eta Blanca Calvo eduki ditugu Prozesseko tailerrean, Ion dantzari eta performace antolatzailea da eta Blanca zuzendari eta antzezlea.
Bere lanen laburpen bat erakutsi ziguten bideoan, oso kuriosoa iruditu zitzaidan arropa, argia eta ingurua erabiltzeko modua, dirudiena baino askoz komplejuagoa baita.


Performance-aren asuntoak inspiratuta edo atzo asteazkena, jantokiaren leku falta errepresentatzen zuen performace culinaria bat eszenifikatu genuen.

miƩrcoles, 2 de diciembre de 2009

lunes, 23 de noviembre de 2009

Ibon Aranbarri Prozess-en

Ostirala 20 an Ibon Aranbarri eduki genuen prozesseko tailerrean


Urtegi ezberdinen inguruan Iberduero/iberdrolak egiten dituen estudio eta datu bilketen inguruko hitzaldi bat eman zigun.

Nahiz eta hitzaldiaren mamia interesgarria zen aurkezteko modua nahiko dentsoa izan zen eta gogorra egin zitzaidan.

Javi Pez Prozess-en

Javi Pez musikari, kompositore eta DJ-a eduki genuen ostirala 13an Prozess sorkuntza tailerrean.

Musikak egoera animiko ezberdinak adierazteko ahalmena erakutsi zigun zenbait adibideren bidez eta ondoren abesti baten hiru zatiak zeintzuk ziren esan zuen:

1- Doinua
2- Erritmoa
3- Armonia

Abesti baten sorkuntzaren pauso guztiak ikusteko aukera izan genuen, lehenengo konpasetatik azken konponketak egin zituzten arte.

Esperientzia polita suertatu zen honelako prozessu batean parte hartzea.

Tailerraren ondoren Javi Pez-ekin batera gonbidatu etorri zen Uriolekin hitz egiten aritu ginen eta oso pertsona jator eta interesgarria suertatu zitzaigun.

Dudarik gabe pena merezi zuen tailerrea joan izanak.

jueves, 12 de noviembre de 2009

Analisiaren azterketa

Ramon Barrena

Azpiegituren analisitik Sacem inguruko soinuaren influentzia planoa iruditu zaigu interesgarriena, eraikineko zatiak kentzea erabakitzeko orduan kriterio berri bat ezartzen baitu.

Ibaien azterketatik interesa erakarri diguna uholdeen gaia da, ez soilik eraikuntza legeen aldetik, baita alde praktikotik ere.

Ander Caballero

Ondare industriala aztertu du bere taldeak eta egin duten lan pila eta lan hori sistematizatzeko erabilitako sistema dira atentzioa deitu didaten gauzak.

Amaia Casado

3Da begiratzen ari nintzela konturatu naiz Sacem fabrika herriaren eraikinen alturarekin komparatuta beheko aldean dagoela, honela proiektuaren barruan altuerako eraikin bat proposatzea ez da lekuz kanpo gelditzen hiriaren barruan.
Maketak oso ondo adierazten du bailara izaera, planoetan eta 3Dan ez da horren argi gelditzen herriak inguruko mendiekiko duen altuera.

Manuel IƱiguez

Naiz eta haizeen grafika igeldon hartutakoa izan gehien ematen diren haize boladen ideia bat ematen digu.

Hiriaren garapenak interesa du bere izaera ondo adierazten duelako.

Eugenio Urdanbide



Gasometer city izan zen erakutsitako ereduetatik ikusgarrienetakoa eta interes handia duela pentsatzen dugu.

Planoen inguruan kritika bakarra sekzioei egin nahi nien ez baitute izendapena batere ondo jarria.

martes, 10 de noviembre de 2009