martes, 29 de junio de 2010

Shorinji Kempo

Nire zaletasunetako bat da eta modu serio eta jarraian praktikatzen dudan ariketa fisiko bakarra.

Shorinji Kempo defentsa pertsonalera bideratutako arte martzial bat da. Nahiko gaztea da, 1947an sortu zuen So Doshin-ek. Hainbat arte martzialetan hezia izan zen japoniar hau, honez gain chinan gerran aritu zen soldadu bezela eta gizakien gaizki egiteko ahalmenaren konzientzia hartu zuen. Hau ekiditea da arte martzial honen helburua, bakoitzak bere buruarengan duen konfiantza handituz eta aldi berean albokoarekiko errespetu eta laguntzeko izpiritua irakatsiz mundua hobetzea.


Kaiso (maixua) So Doshin


Helburu hau lortzeko arte martzialaren egitura eta zati ezberdinak modu honetan banatu zituen:

Teoria: artearen zati honek praktikaren eta eguneko bizitzaren gidalerroak ezartzen ditu. Klase bakoitzean denboraren zati bat honetan erabili behar da.

Praktika: artearen alde fisikoa da, hiru zati nagusi ditu; a)Goho: kolpe, sahieste eta gelditzeak lantzen dituena, b)Juho: ihesi, artikulazio hauste eta kontrarioa inmobilizatzea lantzen dituena eta c)Seiho: masaje bidez egindako kalteak kompontzen dituena.
Praktikaren barruan meditazioa ere egiten da.

Goho

Juho

Seiho

Meditazioa

Ikus daitekeenez oso arte martzial osatua da, defentsara bideratua egoteagatik ez du txapelketa ofizialik eta bertan egiten diren burrukek elkarrekiko errespetuak ezartzen dituen arauak besterik ez dituzte, halaere albokoari egindako mina zeuri ere egin dakizukela jakiteak tentuz praktikatzera eramaten gaitu.

Interesik baduzue post honi komentario bat egin eta kontaktuan jar gintezke, bestela wikipedian edo google-en bertan Shorinji Kempo sartuta informazio ugari lor daiteke. Gipuzkoan hiru dojo ezagutzen ditut, Lasarte, Lezo eta Donostian kokatuak, nahi izan ezkero klase bat ikustera lasai asko joateko. Hurrenarte!

2 comentarios:

  1. Kaixo, jakin nahiko nuke zeintzuk diren beste arte martzialekiko desberditasunak, hala nola, judo edo karatearekiko. Azken hauek oso arrakastatsuak dira gure artean, baina shorinji kempo ez da hain ezaguna, zergatik uste duzu gertatzen dela hau?
    Eskerrik asko!!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo ksklt:

    eskerrikasko nire bloga irakurtzeagatik, ea zure galdera erantzutea lortzen dudan.

    Gaur egun Judo edo Karatearekiko ezberdintasun handiena bi hauek kirol bihurtu direla da, nahiz eta honek tontakeria bat dirudien arren martzial bat kirol bihurtzen denean (are gehiago olimpikoa bada) min gehiegi sortzen duten mugimendu asko galtzen ditu, parteartzaileentzako segurtasuna bermatuko duen hainbat arau sartzen dira eta arte martzialaren purutasuna galdu egiten da. Shorinji Kempoa ez da kirol bat, defentsarako pentsatuta dagoen arte martzial bat baizik. Bestalde nere ustez arte martzial bezela ere askoz osoagoa da: Karatearen modura ukabilkada eta ostikoak ditu, aikidoaren antzera artikulazoak erasotzeko teknikak ditu eta Judoaren moduko inmobilizazioak.

    Arrakastaren aldetik berriz nik nere teoria dut baina ez du zergatik zuzena izan behar.

    Koreako gerran eta 2. Mundu gerran hainbat soldadu amerikar japon eta chinara mugitu ziren, han guda egiteaz gain bertako arte martzialak ikusteko aukera izan zuten eta askok bere soldadu borroka baino efektibitate handiagoa zutela konturatu ziren. Amerikara bueltatu zirenean japonen ikasitakoa eraman zuten kasualiki japoneko bi arte martzial nagusiak: Karate eta Judo. Honez gain Shorinji Kempoa gaztea da besteekin komparatuta, Karatea Japón feudalean sortu zen arte martzial bat da 1800a inguruan eta Judoa 1882an sortu zen, naiz eta samuraien Jiu Jitsutik datorren.

    Espero dut zure galdera erantzun izana, beste zalantzarik baduzu gustora erantzungo dut.

    ResponderEliminar