Shorinji Kempo defentsa pertsonalera bideratutako arte martzial bat da. Nahiko gaztea da, 1947an sortu zuen So Doshin-ek. Hainbat arte martzialetan hezia izan zen japoniar hau, honez gain chinan gerran aritu zen soldadu bezela eta gizakien gaizki egiteko ahalmenaren konzientzia hartu zuen. Hau ekiditea da arte martzial honen helburua, bakoitzak bere buruarengan duen konfiantza handituz eta aldi berean albokoarekiko errespetu eta laguntzeko izpiritua irakatsiz mundua hobetzea.
Kaiso (maixua) So Doshin
Helburu hau lortzeko arte martzialaren egitura eta zati ezberdinak modu honetan banatu zituen:
Teoria: artearen zati honek praktikaren eta eguneko bizitzaren gidalerroak ezartzen ditu. Klase bakoitzean denboraren zati bat honetan erabili behar da.
Praktika: artearen alde fisikoa da, hiru zati nagusi ditu; a)Goho: kolpe, sahieste eta gelditzeak lantzen dituena, b)Juho: ihesi, artikulazio hauste eta kontrarioa inmobilizatzea lantzen dituena eta c)Seiho: masaje bidez egindako kalteak kompontzen dituena.
Seiho
Meditazioa
Ikus daitekeenez oso arte martzial osatua da, defentsara bideratua egoteagatik ez du txapelketa ofizialik eta bertan egiten diren burrukek elkarrekiko errespetuak ezartzen dituen arauak besterik ez dituzte, halaere albokoari egindako mina zeuri ere egin dakizukela jakiteak tentuz praktikatzera eramaten gaitu.
Interesik baduzue post honi komentario bat egin eta kontaktuan jar gintezke, bestela wikipedian edo google-en bertan Shorinji Kempo sartuta informazio ugari lor daiteke. Gipuzkoan hiru dojo ezagutzen ditut, Lasarte, Lezo eta Donostian kokatuak, nahi izan ezkero klase bat ikustera lasai asko joateko. Hurrenarte!